Zirkua eta Gorputz adierazpena

Zirkua eta Gorputz adierazpena

Dantza, akrobaziak eta aire akrobaziak. Mugimenduaren bidez bakoitzaren gaitasun fisiko, emozional eta artistikoak ezagutu eta trebatu nahi dituen haur orori irekia. Dantza librea, inprobisazioa eta gorputz adierazpena esploratuko ditugu. Lurreko akrobaziak eta telarekin lan egitea gure sormen prozesuaren baitan topaten dira. Talde-lanean ekinez eta zure potentziala ezagutuz ondo pasatzera etorri! Tailer honetan koordinazioa, musikalitatea, tonua, malgutasuna, inprobisazioa… landuko ditugu. Garapen kognitibo zein intuitiboaren faktore nagusiak, psikomotrizitatea eta sormena lantzen bait dituzte bete-betean.

Circo y Expresión corporal

Danza, acrobacias y danza aérea. Abierto a todas les niñes que quieran descubrir y potenciar sus capacidades físicas, emocionales y artísticas a través del movimiento. Exploraremos la danza libre, la improvisación y la expresión corporal. Las acrobacias de suelo y el trabajo con la tela estarán integradas en nuestro proceso creativo. Ven a divertirte trabajando en equipo y descubriendo tu potencial. En este taller se trabajará la coordinación, la musicalidad, la tonicidad, la flexibilidad, la improvisación… Factores claves para el desarrollo cognitivo e intuitivo ya que desarrollan directamente la creatividad y la psicomotricidad.

Erritmoa

Erritmoa

Arte guztietako oinarrizko ezaugarri bat da, bereziki musikan baina baita poesia edo dantzan ere. Orden jakin batean entzun edo ikusi daitekeen mugimendu kontrolatu batean du oinarria. Geure gorputza edo bestelako materialak erabiliz eta erritmoak eskaintzen dizkigun aukera ugariak esploratuz, hamaika egoera, emozio eta sentsazio erreproduzitzeko aukera paregabea izango dugu. Beraz, diziplina artistiko ezberdinetan lagunduko badigu ere, erritmoarekin jolasean ibilita gauza asko esploratzeko eta lantzeko aukera ere emango digu.

Taup, Taup! taup taup! hala dio bihotzaren taupadak, erritmoa baitu bihotzak, erritmoa behar baitu bizitzak!

Ritmo

El ritmo es un rasgo básico de todas las artes, especialmente de la musica, pero tambien de la poesia o la danza. Se trata de un movimiento controlado, sonoro o visual reproducido en un orden concreto. Jugando con las diferentes opciones que el ritmo nos brinda y utilizando tanto nuestro propio cuerpo como elementos externos para reproducirlo, expresaremos un sin fin de situaciones, emociones y sensaciones. Por lo tanto, es una herramienta que nos acompañara en las diferentes disciplinas artisticas y tambien jugando con el ritmo nos dara pie al descubrimiento y trabajaremos diferentes actividades.

¡Pum, pum! ¡pum, pum! suena el latido del corazón, porque el ritmo es vida y la vida ritmo.

Antzerkia

Antzerkia

Ekintza honen bitartez, pertsona bakoitzean sormena, irudimena, inprobisatzeko gaitasuna eta nortasunaren askatasuna sustatu nahi dugu. Antzerkia, besteekin harremanak sortzeko eta adierazpenerako diogun beldurra galtzeko erabiltzen dugu. Norberaren errealizazioa lortzeko oztopatzen diguten gauzak mozteko balio zaigu. Horregatik, antzerkia lotsarentzako botika moduan ikusten dugu, gure barnean daramagun sua pizteko baliagarria.

Banako bakoitzaren nortasuna garatu eta bultzatu beharreko gauza bat dela uste dugu, ez mugatu behar dena, pertsonak duen gozamenerako gaitasuna lortzeko baliagarria. Banakako nortasunean arreta jarriz, elkarrenarteko errespetua, bizikidetza baikorra eta banatutako parte hartzea lortzen dugu.

Adierazpen honen protagonistak haurrek izango dira, antzerkia ez delako ekintza artistiko hutsa izango, sentsibilizazio kulturala lortzeko tresna baizik.

Teatro

A través de esta actividad, pretendemos despertar en la persona la creatividad, la imaginación, la capacidad de improvisación y de liberación de su personalidad. Utilizamos al teatro como una actividad para que todas perdamos el miedo a la expresión y a la relación con otras personas. Romper aquello que nos ata e impide nuestra autorealización. Vemos al teatro como medicina para la vergüenza y como chispa del fuego interno que llevamos todas.

Creemos en la personalidad como algo que debe potenciarse y no limitarse, logrando así el disfrute total de la persona. Al considerar la personalidad individual, fomentamos el respeto mutuo, la convivencia y la participación compartida.

Los protagonistas de estas representaciones serán los propios niños y niñas utilizando al teatro, no solo como actividad artística, sino como herramienta de sensibilización cultural.

Txangoak

Txangoak

Txangoek haurrei beraien inguruko errealitatea zuzenean ezagutzeko balio zaie, horregatik guretzat funtsezkoak dira haurraren dibertsioa eta garapena emateko. Hondartzara egingo diren irteerak, Urgull menditik egingo diren paseotxo eta jokuak, natura ezagutzeko eta bertan sortutako sentsazio eta harridura momentuak beste lagunekin partekatzeko orduan emozio eta ezagutza berri asko ekartzen dituzte. Gainera,irteera hauek euren inguruarekiko jakin mina piztu eta beste ezaugarri batzuek garatzeko laguntzen dute: eskuzabaltasuna, enpatia, naturarekiko harreman baikorrak, kulturaren hurbilpena eta errealitatearekiko elkarrekintza kontzientea.

Excursión

Las excursiones son el medio directo para conocer la realidad de su entorno, por eso consideramos que son indispensables para el desarrollo y disfrute de l@s niñ@s. Estas salidas a la playa, por el monte Urgull, conociendo la naturaleza y compartiendo las sensaciones y sorpresas con sus compañeros suponen un sin fin de emociones y nuevos conocimientos.

A parte de encender el interés por conocer lo que les rodea, ayudan a desarrollar diferentes cualidades como son la solidaridad, la asertividad, la relación con la naturaleza, el acercamiento a la cultura y el interés por el mundo en el que viven.

Jokuak

Jokuak

Jokuaren bitartez haurrek esperimentatu, ikasi, inguratzen dien errealitatea ulertu, tentsioak askatu, irudimena garatu, argitasuna ireki, gatazkak ebatzi egiten dituzte. Horregatik, beraien garapenerako ezinbestekoa iruditzen zaigu, alde fisiko, kognitibo, psikologiko eta sozialean lagunduz.

Gainera, gizakiaren olgetarako lehenengo ekintza da. Haurra jaiotzen denean hasten da, kanpoko errealitatearekin eta bere irudikapenekin lotura ezartzen duenean. Haurrak edozein objetua hartu eta hegan egiteko botatzen duenean, une hori errepika ezina bihurtzen da, komunikazioa hasten da. Joku horrek ez ditu aldez aurreko araurik ezagutzen, ez ditu inguruko eskakizunei erantzuten, ez dago “ ondo egiteko” beharrik eta era horretan haurrek ezartzen dituzten harremanak berdintasun maila batetik abiatzen dira.
Hau guztia sustatzeko, jokuetaz eta gynkanataz baliatuko gara. Gynkanak ekintza ezberdinetaz osatuta daude, adimena, talde lana, adierazpena eta komunikazioa, inguruarekiko erlazioa lantzeko ezinbestekoak.

 

Emozionala eta fisikoa, zirkoan murgiltzen garenean adimenak eta gorputzak bat egiten dute. Besteekin eraikitzen ditugun harremanak elkar ikaskuntzarako eta barnean dugun artista aurkitzeko ezinbestekoak dira. Era honetan, zirkoaren diziplina ezberdinak ezagutuko ditugu. Hauek, herri zaharren ohituretan oinarrituta daude, gaur egungo adin ezberdineko pertsonen gozamenerako eta harridurarako.

Juegos

A través del juego los niños y niñas experimentan, aprenden, comprenden la realidad que les rodea, liberan tensiones, desarrollan su imaginación, su ingenio, ayuda a resolver conflictos y entender su entorno. Por eso nos parece indispensable para su desarrollo, tanto físico, cognitivo, psicológico y social.

Además, es el primer acto creativo del ser humano. Comienza cuando el niño o niña nace, es, a través del vinculo que se establece con la realidad exterior y las fantasías. Cuando un niño toma un objeto cualquiera y lo hace volar, está creando un momento único e irrepetible que es absolutamente suyo. Porque ese jugar no sabe de pautas preestablecidas, no entiende de exigencias del medio, no hay un “hacerlo bien” y de esta manera las relaciones con los demás parten de una base igualitaria.

Arte plastikoa

Arte plastikoa

Arte plastikoaren munduan esperimentatzea, erabakiak hartzeko beharrezkoa zaigun ezaguera sortzailearen oinarria ematen digu. Horregatik, gune bat sortzen saiatzen ari gara non esperimentazioa, ezaguera eta erabakiak hartzeko gaitasuna pertsonaren zein taldearen garapen artistikoaren abiapuntua bihurtzen diren.

Arte plástico

La experimentación en el arte plástico nos da una base de conocimiento creativo que nos ayuda en la toma de decisiones. Por lo tanto, tratamos de crear un espacio donde la experimentación, el conocimiento y la toma decisiones sean el punto de partida del desarrollo artístico individual y colectivo.

Parte fundamental de la expresión y el arte es la disciplina de la creación plástica. Dejamos ser y echamos a volar la imaginación. Aprendemos de las demás personas y descubrimos parte de nosotras liberando el pensamiento y plasmándolo en diferentes soportes.

Libertad Respeto Diversión Aprendizaje Creación Creatividad Confianza Curiosidad Descubrimiento Investigación Arte Naturaleza Armonía Alegría Imaginación

Askatasuna Errespetua Ongi pasatzea Ikaskuntza Sormena Konfidantza Aniztasuna Iritzi Kritikoa Jakin mina Aurkikuntza Ezagutza Ikerketa Artea Armonia Poza Natura Hezkidetza Irudimena